jueves 18 de diciembre de 2008

FRANTZIAKO IRAULTZA

DBH4: Gabonetan egin behar duzuen ariketarako hementxe lortu ahal izango duzue informazioa. Hala ere, honetaz aparte zuek ere informazioa bilatu beharko duzue, denbora luze edukiko duzue horretarako eta ziur oporretan aspertzen zaretela...


INFORMAZIOA BILATZEKO SAKATU HEMEN, HEMEN ETA HEMEN

martes 25 de noviembre de 2008

GAI BERRI BAT JORRATZERA GOAZ!

DBH2: Politikaren gaia berria hasi aurretik, ikus dezagun zenbat dakizun honen inguruan. Horretarako hor behean datozen galderak erantzun Interneten eta esteketan lortutako informazioa erabiliz.
1) Zertan bereizten dira monarkia eta errepublika?
2) Zer da demokrazia eta non sortu zen?
3) Errepublika guztiak demokraziak al dira?
4) Eta monarkia guztiak demokraziak al dira?
5) Zer da konstituzioa? eta zertarako balio du?

Informazioa bilatzeko hemen, hemen, hemen eta hemen bilatu ahal izango duzu, beste lekuren artean.



INGURUMENAREN ARAZOAK

DBH3: Ingurumenean ematen diren arazoen inguruan mintzatuko gara jarraian. Horretarako, irakurri eta erantzun hurrengo galdera hauek, erantzuteko behar duzun informazioa Interneten eta behean datozen esteketan bilatu.
Hasteko, erantzun itzazu hiru galdera hauek:

* Zer dira zuretzako ingurumen arazoak?
* Zure bizitzako zein ekintza arruntek sortu edo handitu dezakete ingurumen arazo hauek?
* Nola posible izango zen arazo horiek murriztea zure ekintza zuzenarekin?

Jarrain, oso famatua izan zen zentral nuklear batean gertatutako istripu bat aztertuko dugu, irakurri horren inguruan eta erantzun hurrengo galdera hauei:

* Nola gertatu zen istripua?
* Zeintzuk izan ziren eta dira bere ondorioak ingurunean?
* Eta zeintzuk izan ziren ondorioak hurbil bizi zen eta bizi den jendearentzat?
* Zein da zure ustez arazo konkretu honi eman ahal zaion irtenbidea? (jada hainbat ekintza egiten dira horren inguruan, ea baten bat aurkitzen duzun).

Informazioa hemen eta hemen lortu ahal izango duzu.

ZENBAT KONTSUMITZEN DUGU ASTE BATEAN?

Jakina da behar baino gehiago kontsumitzen dugula, geroz eta gehiago eduki, orduan eta gehiago nahi. Gelditzen ez den gurpil zoro baten moduan. Kontsumoari dagokionez munduan dauden desberdintasunak ikusteko Time aldizkariko argazkilari batek munduko herrialde desberdinetako familien argazkiak plazaratu zituen, non aste batean familia horrek janarian kontsumitzen zuena ikusten zen. Argazki hauek DBH2ko klasean ikusi genituen, baina besteen interesekoa izango direlakoan hemen ere erakusten ditut (Time aldizkaritik lapurtuak).

Alemaniako familia bat.

Bhutaneko familia bat.

Britain Handiko familia bat.

Mongoliako familia bat.

Ekuatoreko familia bat.

Egiptoko familia bat.

Poloniako familia bat.

Txinako familia bat.

Mexikoko familia bat.

AEBtako familia bat.

Kuwaitko familia bat.

Japoniako familia bat.

Txadeko familia bat.

Italiako familia bat.

viernes 21 de noviembre de 2008

ZURE AZTARNA EKOLOGIKOA KALKULA EZAZU!

DBH2: Klasean komentatu bezala, zure aztarna ekologikoa kalkulatu ahal duzu bi esteka hauek erabiliz, euskaraz eta ingelesez. Modu honetan, jakin ahal izango duzu zure kontsumo maila berdina munduko pertsona guztiak izan ezkero zenbat mundu beharrezkoak izango genituen. On egin!

miƩrcoles 19 de noviembre de 2008

KLIMEN INGURUKO LANTXOA

DBH1: Imagina ezazu nolakoa izango litzateke bizitzea jarrian aipatutako lekuetan: Habana, Monbasa, Windhoek, Oia (Santorini), Aia (Gipuzkoa), Yerevan, Yinchuan, Novosibirsk, Fairbanks eta Potosi.
Liburuaren eta hemen beheko esteken laguntzarekin saia zaitez erantzun hauek osatzen:
1) Zein herrialdeetan daude hiri/herri hauek?
2) Zein da leku hauetako klima?
3) Saia zaitez bakoitzaren ezaugarri garrantzitsuenak aipatzen.
4) Nola uste duzu izango zela zure bizitza leku horietan? Deskriba ezazu modu labur batean.

Laguntza behar izanez gero klikatu hemen eta hemen. ON EGIN!

Bietako zein nahiago duzue?

jueves 13 de noviembre de 2008

SUFRAGISMOAREN INGURUKO LANA - MUGIMENDU FEMINISTAREN HASIERAK -

DBH 4: Sufragismo eta feminismoaren inguruko lan bat egin beharko duzue behean aurkituko dituzuen estekak erabiliz, besteak beste. Planteatutako galdera hauek erantzun, dokumentu batean idatzi eta nirekin konpartitu beharko dituzue. Gainontzeko informazioa eta argazkiak bilatu beharko dituzue.

1) Zer da sufragismoa eta noiz eta nola sortu zen?
2) Zeintzuk dira mugimendu honen aldarrikapenak?
3) Zer eragina izan zuen Frantziako Iraultzak feminismoaren sorkuntzan?
4) Zein gauzak aldatu dira gaur egun emakumeen bizitzetan XVIII. mendeko gizartearekin konparatuta?
5) Zer iritzi pertsonal duzu feminismoaren inguruan?

1) Klikatu hemen.
2) Hemen
3) Eta hemen